Beste drogen kontsumo arriskutsuak detektatzeko testak

Beste drogak

Droga-kontsumo arriskutsua detektatzeko testa (Drug Abuse Screening Test (DAST-10), NIDA). Test honen bidez azken hamabi hilabeteetan drogekin (alkohola ez) izan duzun harremanari buruzko informazioa jasotzen da.

Beste drogen kontsumo arriskutsuak detektatzeko testak

1. Zure medikuak errezetatu ahal izan dizkizunez gainera, beste drogarik erabili al duzu?

2. Droga bat baino gehiago kontsumitzen al duzu aldi berean?

3. Gai al zara nahi duzunean droga bat kontsumitzeari uko egiteko ?

4. Droga-kontsumoaren ondorioz izan al duzu lapsusen bat oroimenean?

5. Inoiz sentitu al zara gaizki edo errudun drogak erabili izanagatik?

6. Zure inguruko jendea kexatu al da drogekin duzun harremanarengatik?

7. Familia edo adiskideak utzi al dituzu alde batera droga-kontsumoaren ondorioz?

8. Legez kanpoko zerbait egin al duzu droga lortzeko?

9. Inoiz sentitu al duzu ezinegona kontsumitzeari utzi izanagatik?

10. Izan al duzu osasun-arazorik droga-kontsumoaren ondorioz: burua galdu, hepatitisa, konbultsioak, hemorragiak, eta abar?