Mailegua eta sarbide-baldintzak

Librea eta doakoa da funtsa dokumentalerako sarbidea. Katalogoan ageri diren dokumentu horietatik gehienak eskuragarri dute testu osoa, eta eskuragarri daude erregistraturik edo gabeko erabiltzaile diren pertsona guztientzat.

Testu osoa online eskuragarri ez duten dokumentuak eskatzeko, premiako gertatzen da erregistratua egotea webguneko erabiltzaile gisara.

  Baldintzak Entregarako modua Ordainketa mota
Liburu-mailegua
  • Doakoa da mailegua (soilik ordaintzen dira bidalketa-gastuak).
  • Mailegu-datatik berezko 15 egunetako epea. Beste erabiltzaile batek eskatu ezean, eta aurretik eskatuz, epea luzatu daiteke. Arren, eskatzen dizuegu itzulketa burutzea aipatutako epe horren baitan.
  • Eskaera bakoitzeko 3 liburu gehienaz.
  • Bertan jasotzea.
  • Dokumentazioa mezulari batek eramatea (gutxi gorabehera astebete eskaera burutzetik). Eskatzaileak ordainduko ditu bidalketa-gastuak (7 euro).
  • Mezularitza-zerbitzuaren kostu altuaren ondorioz, baztertu egiten da Kanariak edo atzerrira bidalketarik egitea.

Aurretik 7 euroko bidalketa-gastuen ordainketa egitean burutuko da dokumentuen mailegua.

Aldizkari-artikulu eta liburu-atalak lortzea Funtsa dokumentala erreproduzitu daiteke indarrean dagoen araudia kontuan hartuz. Aldizkari-artikulu edo liburu-atal (fotokopia edo eskaneatua) bakoitzaren kostua da 5 eurokoa (49 orrialde, gehienaz). 50 orrialdetik gorako kasuetan 0,25 zentimo gehitzen dira orrialdeko. Pdf formatuko dokumentuak bidaltzen dira e-mail bitartez. Fotokopia/eskaneatutako artikulu edo liburu-atalaren pdf artxiboaren bidalketa burutuko da aurretik 5 euro ordaintzean.